Portuetxe Kalea, 14, 20018, Donostia, Gipuzkoa + 34 943 22 43 28

GURIBURUZ

GureFilosofia

Gure etxera gonbidatzen zaitugu: Agorregi. Izan ere, zure etxean bezala sentitzea nahiko genuke bertan. Egiten duguna gustatzen zaigulako, gu bezain beste gozatzea nahi dugu. Ongi etorri Agorregi jatetxera! Gertura zaitez eta sukalde gazte bat ezagutu, baina hori bai, Euskal Herriko errezeta tradizionalen jatorria ahaztu gabe.

Gorka Arzelus-en sukaldea bere kalitateak egin du ezagun. Hori guztia Beatriz Bengoetxeak eskaintzen duen zerbitzu hurbil eta epela ahaztu gabe. Egonaldi atsegin bat ziurtatzeko osagai ezinhobeak. 2013ko Azaroan Michelin gidak Agorregi jatetxea aukeratu zuen Bib Gourmand gisa. Ziurtagiri hau kalitate/prezio erlaziorik oneneko jatetxeak saritzen dituena da.


GorkaArzelus

Donostian jaio zen 1968an, Gorka Arzelusek Bodegon Alejandron hasi zituen bere ikasketak, Martin Berasategi maisu zuela. Ondoren Juan Mari Arzakekin lan egin zuen bi
urtez eta geroago Pedro SUbijanarekin hasi zen lanean Akelarren. Denbora batez Landetara joan eta bertan Didier Garbage buru zag i zuela ikasten jarraitu zuen. Urte batzuk igarota, Gazteizko Adhoc jatetxean hai zen lanean bertako sukalde- buru gisa eta geroago Donostira bueltatu eta Arantzazu hotelean jarraitu zuen.

Bere emazte Beatriz Bengoetxearekin batera lehenengo jatetxea martxan jari zuen,: Benta
Berri, Gipuzkoako Aia herri txikian. Beatrizek e s perientzia handia du jatetxe eta hotelen
kudeaketan. Aian urte batzuk pasa ondoren Agorregi irekitzea erabaki zuten. Urteetara,
kokapen desberdin batean baina auzo berdinean, gaur egungo Agorregi jarri zuten martxan 2005ean.


 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies